Foto6.thumb.jpg
Kultura, kirola eta gizartea
Zine klasikoaren asteroko saioa PDF Imprimir E-mail

Ostiral gauetan izaten da eta ikasleak zazpigarren arteko lanik paradigmatikoenetako batzuetara hurbiltzea izan da asmoa. Horretarako, zinearen historian hain nabarmenak izan diren lanak erabili dira: “Charada”, “Diligentzia”, “Hatari” edo “Ehiztari zuria, Bihotz beltza”. Estilo desberdinak ezagutzeko ahalegina egin da, eta horretarako, belaunaldi gazteentzat ezezagunagoak diren klasiko handietara jo da. Lanak errespetatzeko, batzuk jatorrizko bertsioan eman ziren. Jarduera hauen arduradunak Javier Rodriguez eta Alvaro Gomez izan dira, biak bigarren mailako ikasleak.

 
Gaur egungo zinemaren emanaldiak PDF Imprimir E-mail

Emanaldi hauen asmoa da gaur egun dagoen zinematografia-ekoizpen izugarritik film onenak aukeratzea. Larunbat gauez, film hauek eman dira, besteak beste: “Apocalypto”, “Letters from Iwo Jima”, “Pride and Prejudice” edo “Ocean’s Thirteen”. Aurtengo berritasuna Jason Bourne izeneko pertsonaian oinarritutako espioitza-zinemaren zikloa izan da: “The Bourne identity”, “The Bourne supremacy” eta “The Bourne ultimatum”.

 
Film laburren emanaldiak PDF Imprimir E-mail

Zinema-modalitate alternatibo honetarako ere tokia utzi da. Zenbait bilduma aurkeztu dira, hala nola, Pixar-ena o Cinemanía-rena.

 
Ikastetxearen egunkaria PDF Imprimir E-mail

Aieten izandako ekitaldi eta gertaera guztien berri ematea eta baita Ikastetxean egingo diren beste ekitaldi batzuk gogoraztea da Ikastetxe Nagusiko egunkariaren helburua. Kultur Batzordeak “El Desalojo Matinal”en argitalpena koordinatzen du, lehengo “Daily Mayor”en oinordekoa. Aurten, zuzendaritza Juan Pablo de la Cuestaren esku egon da, eta ukitu dibertigarria eman dio, “La Codorniz” bezalako argitalpenak imit13.jpgatuz.

 
Azterketa eta eztabaida kluba PDF Imprimir E-mail

Gaurkotasun politikoari eta ekonomikoari buruz hitz egiten dute, bai eta nazioarteko zenbait gatazkari buruz ere. Batzarrez gain, igandeetako eztabaidak antolatzen dituzte.

 
<< Inicio < Prev 1 2 3 Próximo > Fin >>

Página 1 de 3